Iruñeko Alde Zaharreko IX. Erremonte profesionaleko txapelketaren finala martxoaren 31n jokatuko dute Xanti Uterga doneztebarrak eta Agirrezabalak, Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarraren kontra. Ortziralean 19:00etan hasiko da jaialdia Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Matxin III.ak eta Saldiasek ligaxkako partida guztiak irabazi dituzte, finalean arerio izanen dutenen kontrakoa barne. Horretan eragin handia izan du Oizko atzelariaren segurtasunak eta jokoak. Finalean ere hori izan daiteke gakoetako bat, oiztarrak jokoa dominatzea eta Matxini tantoak akitzeko aukera ematea. Baina aitzinean Xanti Uterga eta Agirrezabala beteranoak izanen dituzte. Hauek, bere aldetik, Uterga jokoan sartzea eta tantoak akitzen asmatzea nahiko dute. Horretarako Agirrezabalak eutsi egin beharko dio Saldiasi gibeleko koadroetan.
Jaialdiko lehenbiziko partidan, Aimar Jabalera eta Markel Leatxe doneztebarrak. Xuban Iturregi iruritarraren ea Ionen kontra ariko dira.
Ohi bezala, jaialdiko sarrerekin ateratzen dena ADANO elkartearentzat izanen da eta finala zuzenean emanen du Navarra TV telebistak.