Espainiako Txapelketara sailkatu da Errekako Gaxuxa Zelaieta judoka

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 29a, 14:00

Denboraldi ederra osatzen ari dira Errekako judokak. Martxoaren 25ean jokatu zituzten Nafarroako Kirol Jokoen hirugarren jardunaldiak eta emaitza onak lortu dituzte. Gaxuxa Zelaietak lehenengo postua lortu zuen 57 kiloz azpiko kategorian, eta hiru jardunaldiak irabazita lehiaketa ere irabazi du. Gainera, apirilaren 29an jokatuko duten Espainiako txapelketarako ere sailkatu da. 

Maialen Maritxalar judokak ere parte hartu zuen lehiaketan 63 kiloz azpiko kategorian, eta laugarren postuan sailkatu zen. Infantiletan, aldiz, Joanes Juanotenak hirugarren postua lortu zuen. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun