Emaitza ederrak lortu dituzte Errekako judokek Nafarroako Kirol Jokoetan eta Espainiako txapelketan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 23a, 17:00
Gaxuxa Zelaieta, Espainiako txapelketako ipar aldeko lehian, hirugarren izan zen eta podiumera igo zen.

Ipar aldeko Espainiako txapelketan brontzezko domina lortu du Gaxuxa Zelaietak

Espainiako judo txapelketako ipar aldeko junior fasea jokatu zuen Errekako Gaxuxa Zelaietak larunbat honetan, 57 kiloz beheitiko kategorian. -57tan. Errioxa, Nafarroa, Araba eta Aragoiko kirolariek Espainiako junior txapelketan parte-hartzeko lehenengo eta bigarren postuak zituzten jokoan. Zelaietak lau borroka izan zituen, hauetako bi irabazi eta bertze biak galduz. Hirugarren postua lortu zuen.

Lan bikaina egin du Zelaietak junior mailan ere. Datorren larunbat honetan jokatuko du bere mailako kadeteen Nafarroako Kirol Jokoen azkeneko fasea.

Gaxuxa Zelaieta, brontzezko dominarekin.

 

Hain zuzen, joan den larunbatean alebinen azkeneko fasea izan zuten Nafarroako Kirol Jokoetan

Honetan, Errekako Maialen Juanotena (-38 kilo), Saioa Irigoien (-30 kilo), Aitor Irazoki (-47 kilo) eta Eñaut Babaze (-42 kilo) aritu ziren eta txapelketa interesgarria izan zen.

Alebin mailan lehiatu zen Errekako laukotea.

Saioa Irigoien bigarren izan zen bere kategorian eta Maialen Juanotena ere podiumera igo zen, laugarren postuan.

Saioa Irigoien, podiumeko bigarren koxkan.

Maialen Juanotena laugarren izan zen bere kategorian.

Bertze aldetik, mutilek lehia arras politak izan zituzten, eta hauetan ikusi ahal izan zen beraien maila igo egin dela eta gai direla bertan lehiatzeko. Azkenean ez zuten podiumera igotzerik izan, baina kontent bueltatu ziren egindako labarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun