Sunbillako asteburu kulturala ekitaldiz gainezka dator

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 23a, 10:00
Giro ederra izan zuten joan den urteko Asteburu Kulturaleko mendi itzulian.

Sunbillako Udalak, Ulibeltzak elkarteak, Guraso elkarteak eta Antrotoki herriko gazte taldeak antolatua, hainbat jarduera izanen dituzte ortziraletik igandera

Martxoak 24, ortziralea: 16:30ean haur jokoak izanen dira plazan eta 19:00etan Gure aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak aurkeztuko dute Ulibeltzak elkartean. 19:30ean bokatak izanen dira plazan eta 21:00etan afari autogestionatua eginen dute Ulibeltzak elkartean.

Martxoak 25, larunbata: Puzgarriak izanen dira plazan goiz eta arratsaldez, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. 11:00etan mus txapelketa izanen da Ulibeltzak elkartean eta 19:00etan herri kirol desafioa frontoian. 21:00etan afaria eginen dute Bustiz ostatuan eta 00:00etatik 04:30era DJ Infernuk musika paratuko du Ulibeltzak elkartean.

Martxoak 26, igandea: 09:00etan Mendi buelta eginen dute Zumalekura eta asteburua borobiltzeko, kalejira poteoa eginen dute 12:00etan herriko erraldoi eta gaiteroekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun