Sunbillako mendi bizikleta txirrindulari gazteek lanean gogoz segitzen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 22a, 17:00
Eneit Bertiz sunbildarra martxoaren 12an jokatutako probako jauzi ikusgarri batean.

Eneit Bertizek, eri egon ondotik, seigarren egin zuen Espainiako txapelketako proban eta Koldo Herrera, Xuban Etxegia eta Unax Larraburu Superprestigio proban atera dira

Mendi bizikletarako afizio handia dago Sunbillan, baita ederki dabiltzan txirrindulari gazteak. Horien buru, Eneit Bertiz, Espainiako txapelketako proban parte hartu zuen martxoaren 12an Valladoliden. Hamar egunez eri egon ondotik joan zen eta meritu handiko seigarren postua egin zuen.

Eneit Bertiz seigarren izan zen Valladoliden, martxoaren 12an.

Bertze aldetik, martxoaren 19an Antzinen jokatu zen Superprestigio proban izan ziren Eneit Bertiz bera, Koldo Herrera, Xuban Etxegia eta Unax Larraburu herritarrekin batera.

Antzinen igandean jokatu zen Superprestigio proban hiru sunbildar atera ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun