Juan Leon Etxekolonea eta Martin Mutuberria dira Arkupeak elkartearen mus txapelketako txapeldunak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 21a, 12:00

Pasa den ortzegunean, hilaren 16an jokatu zituzten Donezteben Arkupeak elkarteko mus txapelketako finalak. Doneztebera joan ziren txapelak, Juan Leon Etxekolonea eta Martin Mutuberria izan ziren txapeldunak. 

Bigarren postua Iruritako Martin Gamiorentzako eta Juan Angel del Moralentzako izan zen. Hirugarren postua Miguel Baleztena eta Antonio Telletxea eratsundarrek lortu zuten, eta laugarren postua, aldiz, Azpilkuetako Matias Arriadak eta Nicolas Alcasenak. 

41 bikote elkartu ziren Donezteben, eta txapelketa 32 bikoterekin egiten denez, lehenik 9 bikote kanporatzeko lehia egin zuten. Gosaldu ondotik, 11:00etan hasi zen txapelketa. 

Irabazleek txapela eta urdaiazpiko bana jaso zuten; bigarrenek 3 botila ardo eta gazta bana eta hirugarrenak bi botila ardo eta gazta erdia. 

Finalak jokatu ondotik, 14:00ak aldera bazkari ederra egin zuten. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun