Joan den urtean jaiotako haurren omenez zuhaitzak landatu dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 20a, 15:00

Ohiturak mantenduz, joan den urtean Donezteben jaio ziren haurren alde zuhaitzak landatu zituzten atzo Bordaxuri inguruan. Iaz hamalau haur jaio ziren Donezteben, eta zirimiriari aurre eginez, horien artean zortzi familia igo ziren landatzera. Gero, Doneztebeko eskolako aterpean gosari ederra izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun