Mendi lasterketetan Nafarroako txapeldun izan da Beintza-Labaiengo Beñat Albisu

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 17a, 07:00
Beñat Albisu Lesakako IV. Mendi Lasterketan helmugaratzen igandean. Lehenbizikoa izan zen gazte mailan eta zortzigarren sailkapen orokorrean.

Martxoaren 10ean Iruñean gazte mailako txapela jantzi ondotik martxoaren 12an Lesakako laugarren mendi lasterketan ere nagusitu zen

Beñat Albisu Etxeberria Beintza-Labaiengo korrikalari gaztea Nafarroako mendi lasterketetan txapeldun suertatu da 2022an, gazte mailan. Nafarroako Mendi Federazioak emandako garaikurra eta txapela hartu zuen martxoaren 10ean Iruñean eta, denboraldi honetan bide horretan segitzeko intentzioa duela erakutsiz, martxoaren 12an Lesakako laugarren mendi itzulian ere garaile izan zen gazte mailan. Gainera, meritu handiko zortzigarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean.


Beñat Albisu Nafarroako txapeldunaren txapelarekin joan den ortziralean Iruñean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun