Donamariako etxalde batean izandako sutean bederatzi behi kiskalita hil dira

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 16a, 22:00

Bederatzi behi kiskalita hil dira ortzegun arratsaldean Donamarian, Elizgibela alderdiko abeltzaintza-nabe batean. Bertze hamaika behi, halere, bizirik atera dira.

 

Foruzaingoak jakitera eman duenez, sutea arratsaldeko lauak baino lehenxeago hasi da eta 17:30ak aldera lortu dute itzaltzea Oronoz-Mugairiko parketik joandako suhiltzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun