Uterga eta Saldias aurrez aurre izanen dira Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako bosgarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 16a, 14:30
Uterga eta Saldias aurrez aurre izanen dira gaurko jardunaldian eta finalean.

Gaur 19:00etan hasiko da jaialdia Labrit pilotalekuan

Dagoeneko finalista izanen direla jakin arren, Iruñeko Alde Zaharreko bederatzigarren erremonte profesionaleko txapelketako bosgarren jardunaldian ere Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabala, Matxin III.a eta Aimar Saldias saldiastarraren kontra ariko dira. Martxoaren 16an, ortzegunean 19:00etan Labrit pilotalekuan hasiko den jaialdiko lehen partidan, Zeberio II.a eta Baztan, Oses eta Barricart-en kontra ariko dira. Jaialdiko sarrera 10 eurokoa izanen da, ADANO elkartearen alde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun