10:00etan hasiko dute eguna pilota partidekin. Lehenengo partidan Naroa Elizalde Andrea Aldaregiaren kontra ariko da. Bigarrenean, aldiz, Enaitz Anso eta Oier Ariztegi ariko dira nor baino nor.
Mahai inguruarekin izanen du segida egunak. Landa eremuaren etorkizunerako herri alternatiba orain! lelopean, Joseba Otondo, Gotzone Sestorain eta Tasio Erkizia ariko dira solasean landa eremua gaitzat hartuta.
Bazkari herrikoa izanen dute 14:00etan, eta ondotik, Ernaik apirilean Elorrion eginen duen gazte topagunearen bertso aurkezpena eginen dute Ekhiñe Zapiain eta Josu Txoperena bertsolariek.
Bertso aurkezpenaren ondotik, 17:30ean Jakintza zaharrak berrikasi izenpean tailerrak eginen dituzte, eta 18:30ean KM0 tonbola eginen dute.
Musika izanen da eguna bukatzeko protagonista. 19:30ean batukada izanen da herrian barna eta 22:00etan hasita Xabaltx, Burutik eta Gabezin taldeen kontzertuak. DJ batek bukatuko da besta.
Ernaiko kideek adierazi dutenez, «eskualdeko gaztok elkarrekin hausnartu, ikasi eta ederki pasatzeko topagunea izanen da, landa eremuaren etorkizunerako herri alternatiba behar dugulako».