Osasunaren Aste Santuko 16. campusa eginen dute Donezteben apirilaren 11tik 14ra

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 15a, 14:00

Plaza mugatuak izanen dira eta izen-ematea apirilaren 2ra arte egiten ahalko da fundacionosasuna.com webgunean

Bertze behin, Osasunak Aste Santuko futbol campusa antolatu du Donezteben apirilaren 11tik 14ra. Lau eta hamabi urte bitarteko haurrei (2010etik 2019ra bitarte sortutakoei) dago zuzendua ekimena eta hiru mailatan banatuko dituzte: Hastapena (2019-2016 artean jaioak), Ikasketa (2015-2012) eta Teknifikazioa (2011-2010).

Campusa goizez izanen da, 08:45etik 14:00etara, eta hautazko jangela zerbitzua eskainiko dute 15:00ak arte. Futbol Balioduna prestakuntza eta euskarako titulua dituzten hezitzaileek gidatuko dituzte saioak eta Osasuna Fundazioaren kirol-jertsea ere barne hartzen du ekimenak. Kuota 120 eurokoa izanen da, eta 40 euro gehiago ordaindu beharko dira jangela zerbitzuarengatik. Osasuntxiki klubeko kideek 20 euroko deskontua izanen dute eta bi anai-arrabea edo gehiago izanez gero 10 euroko deskontu bana izanen dute, baita joan den urteko eskolako kide izan baziren ere. Gehienez ere 30 euroko deskontuak eginen dituzte.

Izen-ematea apirilaren 2ra arte egin daiteke fundacionosasuna.com webgunean. Informazio gehiagorako eskuragarri daude actividades@fundacionosasuna.com helbidea eta 948 29 30 40 telefono zenbakia 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun