Josetxo Ezkurra Memorialeko gazte mailako lehen jardunaldia gaur jokatuko dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 15a, 07:00
Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko dituzte gaur gazte mailako partidak.

Igandean hezetasunagatik bertan behera gelditutako partidak izanen dira

Josetxo Ezkurra zenaren omenez hogeita hamabigarren urtez pilota txapelketa antolatu du Erreka elkarteak buruz buru. Igandean jokatu zituzten lehen partidak, baina gazte mailakoek Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatu beharrekoak bertan behera gelditu ziren hezetasunagatik. Horietatik sei gaur arratsaldean jokatuko dituzte.

Asteazkenean 18:00etan Donezteben

GAZTEAK-JUBENILAK

  • Xabat Arruti (Behar Zana) – M. Barberena (Buruzgain)
  • Armaolea (Zazpi Iturri) – Iker Sagardia (Oberena)
  • Hodei Urmeneta (Zugarralde) – Nikolas Contreras (Ataun)
  • Aimar Larrainzar (Oberena) – Nikolas Contreras (Ataun)
  • Jon Gastesi (Aranpilota) – Koldo Lakar (Bortziriak)
  • Ibai Aramendia (Aranpilota) – Axel Lasa (Oiarpe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun