Erremonte Fundazioaren egitasmoen aurkezpena Elgorriagako bainuetxean egin dute, joaldun eta guzti

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 14a, 14:00
Erremontista taldea eta agintariak, Iturengo joaldunekin batera, Elgorriagako bainuetxean egindako aurkezpenean.

Elgorriagako bainuetxea aukeratu du Erremonte Fundazioak 2023rako dituen jarduerak eta e•remonte Iruña taldeko erremontista plantilla aurkezteko. Martxoaren 13an egindako ekitaldian, erremontistekin batera, Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura eta kiro kontseilaria, Miguel Pozueta Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendaria, Alfredo Arruiz Erremonte Fundazioko presidentea eta Alfredo Perez Nafarroako Pilota Federazioko zuzendaria izan dira, baita Fundazioko patronatuko kide diren udaletxetako eta enpresa babesleetako ordezkariak ere. Iturengo joaldunek ere parte hartu dute ekitaldian.

Aipatzekoa da Erremonte Fundazioak antolatzen dituen ohiko txapelketez gain, Doneztebem, Agoitzen, Lekunberrin, Esteribarren, Altsasun eta Atarrabian dituzten erremonte eskolekin segituko dutela. Alde horretatik, aipatzekoa da profesionaletan debutatu berri dutela Xuban Iturregi eta Jon Sagaseta iruritarrek eta Markel Leatxe eta Dabid Mitxeo doneztebarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun