Giro ederra izan zuten Emakumearen Egunaren ospakizunean. Argazkia: Arantxa Iturralde
Nazioarteko emakumeen eguna ospatu zuten Beintza-Labaiengo emakumeek joan den larunbatean Herriko Ostatuan eta horretarako afari bat antolatu zuten. Bilkura hau giro ederrean ospatu zuten eta afariaren ondotik, festarekin jarraitzeko aukera paregabea izan zuten, musika eta dantzaldiarekin. Emakumeen irribarrerik gabe, mundua betirako ilunpean geratuko litzateke. Desio onenak egun berezi honetan!
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.