Azken kantuetan entzuleen parte hartzea eskatu zuten, eta denek batera ozen abestu zituzten Konplize ditut eta zein Txoria txori. Azken hau izan zen kontzertuko bis-a, askatasunaren aldarri bihurtu zutena.
Emakumearen Egunaren harira, Mendi abesbatzak Doneztebeko eliz atarian larunbat eguerdian eskainitako emanaldia arras ongi joan zen. Euri arriskua zela eta, eliz-atariko aterpean abestu zuten, baina kantatu zuten bitartean ateri egon zen. Entzule aunitz hurbildu ziren kontzertura eta abeslariek bezalaxe beraiek ere gozaldi handia hartu zuten: errepertorio atsegina eta arina abestu zuten, emakumearen garrantzia eta protagonismoa argi uzten zuena.
Azken kantuetan entzuleen parte hartzea eskatu zuten, eta denek batera ozen abestu zituzten Konplize ditut eta zein Txoria txori. Azken hau izan zen kontzertuko bis-a, askatasunaren aldarri bihurtu zutena.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.