Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako finala zein izanen den erabaki da

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 10a, 14:30
Barricart, Jabalera, Garrido epailea, Agirrezabala eta Uterga, atzoko partidaren atarian.

Atzo garaipena lortu zuten Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabala, Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira

Iruñeko Alde Zaharreko bederatzigarren erremonte txapelketako laugarren jardunaldian Xanti Uterga doneztebarrak eta Agirrezabalak 35-31 irabazi zieten atzo Aimar Jabalera doneztebarrari eta Barricart-i atzo Labriten. Honela, oraindik bi jardunaldi falta direnean, dagoeneko erabaki da martxoaren 31ko finalean zein izanen diren: atzoko irabazleak eta Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarra.

Ortzegun arratsaldean Labriten jokatu zen txapelketako partidan lehenbiziko hiru tantoak urdinek egin zituzten, baina hiruna eta launako berdinketen ondorik, beti aitzinetik izan ziren gorriak. Azkenean, 35-21 irabazi zieten Utergak eta Agirrezabalak Jabalera eta Barricart-i
Atzoko jaialdia ireki zuen partidan eskualdeko lau erremontista aritu ziren eta Jon Sagaseta iruritarrak eta Dabid Mitxeo doneztebarrak 30-28 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Markel Leatxe doneztebarrari, lehia estu baten ondotik.

Leatxe, Iturregi, Garrido epailea, Mitxeo eta Sagaseta, atzoko partidaren atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun