Lehenik mus txapelketa izan zuten eta bertan lau bikotek parte hartu zuten, baita saria lortu ere. Lehen sailkatuak Estefani eta Gregorio Agesta anai-arrebak suertatu ziren. Bigarrenak Pako Errandonea eta Luis Manterola izan ziren, Francisco Apeztegia eta Francisco Arretxea hirugarren eta Migel Anzizar eta Jose Vicente Alzuri laugarren.
Bazkalondoan sorpresa izan zuten. DJ J&J-ren eskutik izugarrizko dantzak eta kantuak ibili zituzten.