Txapelketa ederra egin ondoren urrezko domina lortu du Gaxuxa Zelaietak, eta garaipenarekin lortu du Espainiako txapelketako iparraldeko sektorera pasatzea. Martxoan jokatuko dute iparraldeko sektorearen txapelketa Iruñean eta bertan kategoria bakoitzeko lehen bi sailkatuek lortuko dute Espainiako finalerako txartela.
Andrea Mindegiari dagokionez, urte aunitzez entrenatzen ibili ondotik, lehenengoz lehiatu da lehiaketa batean. Bi lehia jokatu zituen, eta biak irabazita, domina eskuratu zuen maila ederra duela erakutsiz.