Frontoi eta trinketeko hogei bat espezialitatean ariko diren 150 pilotariak aurkeztu zituzten. GRABNI txapelketa martxoaren 18tik maiatzaren 7ra jokatuko dute eta lehenbiziko bi jardunaldiak Nafarroan jokatuko dituzte: martxoaren 18 eta 19ko asteburuan Bizkaiaren kontra eta hurrengo asteburuan Errioxaren kontra. Hain zuzen, Elgorriagako bainuetxea izanen da Nafarroako Pilota Federazioa babesle nagusia.