Mus txapeketa jokatzeko aukera paregabea ere izan zuten bazkal ostean eta honakoak izan ziren garaileak: lehenengo postuan Saldiasko alkatea den Mantxeneko bordako Jazinto eta Udaneko Joxe Ramon Txaparro. Bigarren saria Labaiengo Maritxu Telletxearentzat eta Saldiasko Apezeneko Jose Luisentzat eta hirugarren saria Eduardo Elizondo eta Martin Saldias labaiendarrentzat. Sari emailea Dolareko Candida Goñi izan zen.
Herriz herriko txapelketa jokatuta, Arkupeak elkarteko finala Donezteben jokatuko dute martxoaren 16an.