Baztan-Bidasoko V. stock azoka egin dute asteburuan Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 6a, 11:00

Denok Bat merkatarien elkarteak, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako denden laguntzarekin antolatuta, Baztan-Bidasoko V. stock azoka egin dute asteburuan Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. 20 komertziok paratu dute postua, eta argazkietan ikusten den bezala, herritar aunitz joan dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun