Martxoaren 8an, 16:15etik aitzinera eskulanak, musika, tortillak… izanen dituzte eskolako aterpean. 18:00etan, berriz, La Farruka Batukada taldearekin kalejira izanen da, eskolatik abiatuta biribilguneraino. Bertan, kontzentrazioa eginen dute 18:30ean.
Honez gain, ortzegunean, martxoaren 9an, Jolas tailerra izanen da Herrigunean 17:00etatik 19:00etara. 16-99 urte bitarteko emakumeei zuzendua egonen da eta sentitu, pentsatu, irri egin eta ongi pasatzeko aukera izanen dute. Izena emateko 641 58 99 08 telefonora idatzi beharko da Whatsapp bidez. Azkenik, 19:00etan Printzexa klown bakarrizketa izanen da Herrigunean, Lorena Arangoaren eskutik.