Francisca Iriarteren 97. urtebetetzea ospatu dute Sunbillako jubilotekan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 3a, 11:30

Sunbillako jubilotekako erabiltzaileek Francisca Iriarteren 97. urtebetetzea ospatu zuten otsailaren 28an.

2017ko irailean, Malerrekako Mankomunitatearen eskutik Malerrekako herri batzuetan, Sunbilla barne, jubiloteka zerbitzua eskaintzen hasi ziren. Gaur egun Sunbillan  udaletxeko hirugarren solairuab elkartzen da kuadrilla bat, astearte eta ortzegunero 10:00etatik 12:30era. Ramoni Ordoki begiralearen eskutik koordinazio, memoria, oreka eta komunikaziorako ariketak eginez goizak ederki aprobetxatzen dituzte. Otsailaren 28an, asteartean, urtebetetze ospakizun berezi bat izan zuten. Herriko jubilotekan parte hartzen duen Francisca Iriarteren 97. urtebetetzea ospatu zituzten.

Gosari eta giro ederrarekin ospatu zuten. Jubilotekan parte hartze duen Sunbillako adinduena izateaz gain, herriko bigarren adinduena da Frantxiska.

Lerro hauek aprobetxatuko ditugu jubiloteka zerbitzu honetan apuntatu nahi duen guztiarentzat ateak irekiak daudela aipatzeko. Animo eta aprobetxatu zerbitzu eder hau. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun