‘Sunbillako etxe-izenak eliz atariko hilarrietan’ lana argitaratu dute

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 2a, 14:00

Sunbillako eliz-atariko hilobi-lauza epigrafiatutako batzuk. Argazkia: Koldo Colomo

Koldo Colomo Castro ikerlariak idatzi du 'Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra' aldizkarian.

Sunbillako etxe-izenak eliz atariko hilarrietan lana argitaratu zuen Koldo Colomo Castro ikerlariak Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra aldizkariaren 95. zenbakian. Sunbillako eliz atarian hilobi-lauza epigrafiatuak daude. Idazkunen ikerketaren bidez, berrogeita bederatzi etxe-izen bildu eta kronologia orokorra proposatu du egileak.

28 lauza bere osotasunean kontserbatu dira, hiru kasutan epigrafia galdu badute ere. Bere osotasunean mantendu direnak era ordenatuan jarririk daude: burua ekialdean eta oinak mendebaldean. Bertze lauza batzuk, berriz, zatikaturik daude, zolan barreiatuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun