Baztan-Bidasoko merkatariek stock edo salgaien azoka eginen dute bosgarrenez. Aurtengoan, Donezteben izanen da, Ezkurra pilotalekuan. Azoka martxoaren 4an eta 5ean izanen da, larunbatean eta igandean.
Ondoko merkatariek hartuko dute parte azokan, tartean, baita herriko hainbatek ere: Aloa kirolak, A.P Amaya Picabea, Argibel optika, Artlepo-Onddo ta punto, Arturo, Bixkiak, Calzados Virgilio oinetakoak, Expert Bortziriak, Fantxike arropa eta opari denda, Igone liburu denda eta paper denda, Jaurena etxetresnak, Jostaldi, Kattagorria, Kukuka haur arropa denda, Maite moda, Martzutzak, Oinatz, Olatz zapata denda, Ortzadar eta Xulufraia.