Zuhaitzaren Eguna ospatu dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 28a, 08:00

Sunbillako Guraso Elkarteak eta udalak antolatuta, Meliton Irazoki herritarraren eta Jesus Mari Andueza basazoinaren eskutik zuhaitz landaketak egin zituzten otsailaren 25ean Sunbillako mendietan. Goiza ederra pasatu zuten argazkian ikusten den kuadrilla eder horrek. Eskerrak eman nahi izan dizkiete Meliton eta Jesus Mariri 40 zuhaitz landatzen laguntzeko goiza beraiekin pasatzeagatik. Egun bikaina izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun