Inauteriak 2023

Ezkurrako inauteriak giro ederrean ospatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 27a, 10:00

Otsailaren 25ean, larunbata, inauteri-egunean lanaldi trinkoa egin zuten Ezkurran. Goizean goiz, trikitilariekin etxez etxe kalejiran ibili ziren. Arratsaldean, berriz, batzuk baserrietako kalejira egiten zuten bitartean, haurrentzako disko-festa eta merienda ere egin zuten ludotekan. Gauean borobildu zuten ospakizuna Barranka Jatetxean, 50 bat lagun bildu baitziren afarian. Maddalen Arzallus eta Aitor Mendizabal bertsolariek hainbat kontu ibili zituzten bertsotan eta trikitilariekin batera giro ederrean joan dira aurten ere Ezkurrako karnabalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun