Neska kadeteek maila ikaragarri onean lehiatu dute.
Maialen Maritxalarrek hirugarren postua lortu du eta hurrengo fasea prestatzen segitu behar du Noelia Ariztia entrenatzailearekin batera, azkeneko podiumean lekua lortzeko helburuarekin.
Bertze aldetik, Gaxuxa Zelaietak Espainiako txapelketarako sailkatzea ere lortu du.
Infantiletan, Joanes Juanotenak aurre egin zion txapelketa gogor bati, lau borroka egin zituen, bi irabaziz bertze bi galduz. Maila handia dago bere pisuan, baina halere laugarren postua lortu du fase honetan.