Ortziralean gazte kuadrilla ederra elkartu zen eta baserriz baserri eta auzoz auzo ibili ziren. Bitartean, eskolako haurrek danbor hotsekin alaituz herrian barna desfilea egin zuten. Eskolan akitu zuten itzulia eta han Erreka Guraso Elkarteak antolatuta, txokolate jatea, musika, sorpresak, photocall-a... izan zituzten.
Larunbat arratsaldean mozorro eta karroza desfilea egin zuten herritarrek Aparanetik abiatuta. Bildu ziren ikusleen gozamenerako, klase aunitzetako mozorroak eta karrozak atera zituzten Doneztebeko haurrek, gazteek eta helduek.