Hamar bikotek parte hartu dute Ezkurran egin duten Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 20a, 18:00

Muslarien topaleku bihurtu zen atzo arratsaldean Ezkurrako ludoteka. Hamar bikote hurbildu ziren Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketan parte hartzera, eta horien artean bik lortu dute martxoaren 11n Iruñean jokatuko den herrialde mailako finalera sailkatzea: Mikel Martinez eta Mikel Martinez bikoteak eta Miguel Elizalde eta Bautista Mariezkurrena bikoteak.

Argazkiak: Jaione Zabalo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun