Egun ofizialen ondotik, otsailaren 25ean ospatuko dituzte inauteriak Ezkurran, Baztan-Bidasoaldeko azkenak. Otsaileko azken larunbatean, goizeko hamarretan hasita, etxez etxe herrian ibiliko dira kalejiran. 17:00etan hasita baserrietako buelta eginen dute eta ordu berean, frontoian, Disko-txiki-festa egingo dute eta txokolatea banatuko dute. Inauteriak bukatzeko, triki-bertso afaria izango dute Barranka jatetxean, Maddalen Arzallus eta Aitor Mendiluze bertsolariekin.