Errekako alebin mailako judokak ere lehian hasiak dira

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 16a, 17:00

Saioa Irigoien, EƱaut Babaze, Maialen Juanotena eta Aitor Irazoki joan den larunbatean Mendillorrin. Argazkia: Erreka KE

Andrea Mindegiak eta Noelia Ariztiak entrenatutako neska-mutikoek Nafarroako Kirol Jokoen lehenbiziko fasea jokatu zuten igandean Mendillorrin

Duela aste batzuk infantil eta kadete mailakoek egin zuten bezala, igande honetan Errekako judo eskolako lau judokek alebinen kirol jokoetako lehenbiziko fasearekin hasi ziren otsailaren 11n Mendillorrin. Zehazki, Saioa Irigoien 30 kiloz beheitiko kategorian, Maialen Juanotena 38 kiloz beheitikoan, Eñaut Babaze 42 kiloz beheitikoan eta Aitor Irazoki 47 kiloz beheitikoan aritu ziren.

Txapelketa arras polita eta interesgarria izan zen. Saioa Irigoien bere kategorian bigarren postuan gelditu zen eta Maialen Juanotena laugarren  postuan. Lehiatzen segitzeko gogoz bueltatu ziren Doneztebera, beraz martxoan jokatuko de hurrengo fasea prestatzera ekinen diote gogoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun