Euskal Jai erremonte fundazioak bederatzigarren urtez antolatutako Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketan lau bikotek parte hartuko dute: Zeberio II.a eta Ion, Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarra, Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabala eta Aimar Jabalera doneztebarra eta Barricart. Otsailaren 17an hasiko den ligaxkan denek denen kontra jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan eta final handia martxoaren 31n jokatuko dute leku berean bi bikote onenek.
Txapelketako partiden aitzinetik, debuta egiten duten sei erremontistek jokatuko dute jaialdiko lehen partida.
Txapelketako lehen partida otsailaren 17an, ortziralean 19:00etan hasiko den jaialdian kokatuko dute Zeberio II.ak eta Ionek, Xanti Uterga eta Agirrezabalaren kontra.