Langabetuentzako prestakuntza eta enplegu tailerra izanen da apiriletik irailera Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 15a, 18:00

Irudia: Freepik.com

Bertzeen artean, lorezaintza eta kimaketak eta pinturan aritzeko euskarriak, pintura motak eta azaleraren araberako aplikazio teknikak landuko dituzte

Malerrekako Mankomunitateak eta Nafarroako Lan Zerbitzuak prestakuntza eta enplegu tailerra antolatu dute langabetuentzako. Udal lantaldeetako mantentze lanen inguruko ikastaro presentziala izanen da, 796 ordukoa, apirilaren 1etik irailaren 30era.

Bertzeak bertze, lorezaintza eta kimaketak landuko dituzte, baita pinturan aritzeko euskarriak, pintura motak eta azaleraren araberako aplikazio teknikak ere. Klaseez gain, ikasleek formazio praktiko ordaindua ere izanen dute.

Parte hartzeko, beharrezkoa izanen da Nafar Lansarean lan eskatzaile gisa izena emanda izatea. Interesdunek Doneztebeko enplegu agentzian eman dezakete izena, baita Nafar Lansarearen webguneko deialdian ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun