Inauteriak 2023

Doneztebeko inauteriak ospatuko dituzte ortzegunetik larunbatera

Ttipi-Ttapa 2023ko otsailaren 15a

Biharko gazteen afariekin hasiko dituzte inauteriak, eta ortzirale eta larunbatean hainbat ekitaldi izanen dituzte

Otsailak 17, ortziralea

Egun osoan gazteak baserri eta auzoetan ibiliko dira eskean, arratsaldean Elutxa txarangarekin. 11:00etan eskolako haurren desfilea herritik barna, eskolan bukatuz. 16:30ean txokolatada, musika, sorpresak, photocall… eskolako aterpean. 

Otsailak 18, larunbata

16:30ean mozorro eta karrozen desfilea Aparanetik abiatuta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun