Eneit Bertiz erori egin da Alacanteko proban

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 14a, 16:00

Eneit Bertiz joan den igandean Alacanteko La Nucian egindako proban.

Hala ere proba bukatzea lortu zuen eta 25. gelditu zen junior mailako sailkapenean

Joan den astean mendi bizikletako UCI mailako bere lehen lasterketa irabaztea lortu zuen Saltoki-Conor taldeko Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarrak. Junior mailan Volcat Platja D’Aro nazioarteko proban garaile izan zen, larunbateko eta igandeko probak irabazita. Gozotik dastatu ondotik, igande honetan gazitik dastatzea egokitu zaio Bertizi. La Nucian (Alacant) egindako proban, bertze txirrindulari batekin trabatu eta erori egin zen Bertiz. Halere, proba akitzea lortu zuen, bere kategorian 25. postuan.

Datorren larunbatean Valentziako Chelva herrian izanen du hurrengo proba.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun