1.820 bisita izan zituen iaz Zubietako errotak

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 14a, 14:00
Tailer edo ikastaroetan parte hartu zuten 144 erabiltzaile izan ziren iaz.

2021eko kopurua (934) bikoiztu du eta pandemia aurreko kopuruetara hurbildu da

Nafarroako museo eta bilduma museografiko iraunkorren erregistrokoak diren hamalau ekipamenduek, Nafarroako Museoak markan bilduta, 269.876 bisita izan dituzte erakusketa iraunkorretara eta aldi baterakoetara 2022an, hau da, aurreko urtean baino % 25,05 gehiago, Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuak eskainitako datuen arabera. Zubietako errotako ekomuseoak 1.820 bisita izan ditu, 2021ko kopuruaren ia bikoitza (934).

Museo-zentroek publiko-datuak biltzeko sistema bera erabiltzen dute; sistema horrek bereizten ditu bisitaria (erakusketetara joateko zentroetara sartzen den pertsona) eta bisita (zentro bakoitzeko erakusketa iraunkorrak eta/edo aldi baterakoak jasotzen dituzten bisitak).

Erabiltzaile terminoarekin adierazten da zer pertsonak parte hartzen duten museo-zentroak eskaintzen duen beste edozein zerbitzutan (tailerrak, ikastaroak, etab.).

Bereizketa horiekin, Zubietan, errotako ekomuseoak 1.820 bisita izan zituen iaz (58 bisita urtarrilean, 74 otsailean, 213 martxoan, 139 apirilean, 218 maiatzean, 190 ekainean, 95 uztailean, 289 abuztuan, 209 irailean, 183 urrian, 105 azaroan eta 47 abenduan). 1.035 bakarkako bisitan joan ziren, 526 eskolako bisitan eta 259 bestelako taldeko bisitetan. Bisitariak, hau da, erakusketak ikustera sartu zirenak 289 izan ziren. Tailer edo ikastaroetan parte hartu zuten museoko erabiltzaileak, berriz, 144 izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun