Otsailaren 16rako egun pasa antolatu du Arkupeak elkarteak Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 13a, 20:00
Elgorriagako Artzainen Museoa bisitatuko dute ortzegunean Arkupeak elkartekoek.

Otsailaren 16rako, ortzeguna, egun pasa antolatu du elkarteak Malerrekan. Goizean, Elgorriagako Euskal Artzainak Ameriketan museoan bisita izanen dute eta gero bazkaria eta ikuskizuna Doneztebeko Santamaria jatetxean. Irteera horretaz gain, apirilaren Kantabriara joanen dira eta izena emateko epea otsailaren 13an eta 14an izanen dute.

Bertze ohar bat ere eman nahi du elkarteak. Buletineko ale batzuk gaizki grapatuta daude, eta berria nahi duenak bulegoan eskatu dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun