V. Baztan-Bidasoko Stock Feria eginen dute martxoaren 4an eta 5ean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 12a, 10:00

Eskualdeko 20 komertziok parte hartuko dute eta hainbat produktu mota izanen dira eskuragarri

Denok Bat merkatarien elkarteak, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako denden laguntzarekin, Baztan-Bidasoko V. Stock Feria antolatu du martxoaren lehenbiziko asteburuan Doneztebeko Ezkurra frontoian. Martxoaren 4an, larunbata, 10:00etatik 20:00etara egonen dira komertzioak, hurrengo egunean, martxoaren 5ean, 10:00etatik 19:00etara.

Guztira, eskualdeko 20 komertziok parte hartuko dute ekimenean, produktuen eskaintza zabalarekin:

  • Aloa kirolak
  • Amaya Picabea
  • Argibel optika
  • Artlepo - Onddo ta punto
  • Arturo
  • Bixkiak
  • Virgilio oinetakoak
  • Expert Bortziriak
  • Fantxike arropa eta opari denda
  • Igone liburu-denda paper-denda
  • Jaurena elektrogailuak
  • Jostaldi
  • Kattagorria
  • Kukuka haur arropa-denda
  • Maite moda
  • Martzutzak
  • Oinatz
  • Olatz zapata-denda
  • Ortzadar
  • Xulufraia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun