'Kimatze lana mendiko sagarrondoan' ikastaroa eginen dute otsaileko bi asteazkenetan Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 8a, 20:00

'Kimatze lana mendiko sagarrondoan' ikastaroa eginen dute otsailaren 15ean eta 22an. Ikastaroa Doneztebeko Juansenean izanen da, eta lehenengo egunean alderdi teorikoa landuko dute eta bigarrenean praktikoa. Hizlaria Intiako Carlos Marzo izanen da. 

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, otsailaren 13 baino lehen izena eman beharko dute 948 01 30 58 zenbakian, edo galdetegia hau betez. 

Intiak antolatu du ikastaroa, Cederna Garalurren laguntzarekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun