Ansaren kontra galduta Masters txapelketatik kanpo gelditu da Ezkurra II.a

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 6a, 19:00
Barrenetxea IV.ak eta Ansa II.ak jokatuko dute larunbat honetan ligaxkako hirugarren partida eta otsailaren 18ko finala.

Barrenetxea IV.ak eta Ansa II.ak jokatuko dute otsailaren 18ko finala

Josetxo Ezkurra II.ak 17-30 galdu zuen larunbatean Galarretan Ansa II.aren kontra eta, beraz, finalerako sailkatzeko aukerarik gabe gelditu da doneztebarra. Oraindik Ansa II.a eta Barrenetxea IV.a aritzekoak dira larunbat honetan finalerdietako ligaxkako hondarreko partidan, baina otsailaren 18ko finalean ere beraiek izanen dira.

Josetxo Ezkurrak Azpirozi irabazi zion ligaxkan sartzeko, baina joan den astean Barrenetxearen kontra doi-doi galdu (30-27) eta larunbatean Ansaren kontra ere galdu ondotik, finaletik kanpo gelditu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun