Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita batgarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako jubenil, kadete eta infantil mailako finalerdiak jokatu dituzte igande goizean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Honela, otsailaren 18an leku berean jokatuko diren finalista guztiak zein izanen diren ezagun da.
Igandeko emaitzak Donezteben
Gazteak-Jubenilak final erdiak
- Sagardia eta Apeztegia (Oberena), 12 - Sanchez (Oberena) eta Agesta (Erreka), 18
- Sarasibar eta Santesteban (Oberena), 18 - Ibarluzea eta Goiburu (Lapke), 4
Gaztetxoak-Kadeteak final erdiak
- Nazabal (Oberena) eta Artetxe (Ilunpe), 9 - Ramirez (Kurene) eta Meabe (Zaratamo), 18
- Igoa eta Castro (Lapke), 13 - Salaberria eta Salaberria (Irurtzun), 18
Mutiko infantilak-haurrak final erdiak
- Etxabarri eta Lanza (Aldabide), 12 - Munduate eta Landa (Lapke), 18
- Etxaniz (Oteiza) eta Arsuaga (Ilunpe), 18 - Paraguayo eta Otxoantezana (Markina), 8
Finalak otsailaren 18an
Gisa honetara, otsailaren 18an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko diren finaletako protagonista guztiak ezagun dira
Benjaminak: Goñi eta Zubieta (Bortziriak) – Mauleon eta Ripa (Oberena)
Alebinak: Telletxea eta Igoa (Bortziriak) – Arrieta eta Etxegarai (Lagunak)
Infantilak: Munduate eta Landa (Lapke) - Etxaniz (Oteiza) eta Arsuaga (Ilunpe),
Kadeteak: Ramirez (Kurene) eta Meabe (Zaratamo) - Salaberria eta Salaberria (Irurtzun)
Jubenilak: Sanchez (Oberena) eta Agesta (Erreka) - Sarasibar eta Santesteban (Oberena)
Seniorrak: Lakabe eta Peñalver (Paz Ziganda)-Oier Ariztegi (Oberena) eta Erle (Lapke)
Elite: Beñat Apezetxea (Erreka) eta Lizeaga (MundarroI, Ugaitz Elizalde (Zugarralde) eta Irurita (Oberena)