Joare soinuen eta mozorroen erokerien ondotik, Kontuen Eguna izan dute larunbat honetan Iturenen, inauteriak borobiltzeko. Ohi bezala, egitarau zabala prestatu dute. Eguerdian dantzak eta herri kirolak izan dituzte plazan, bazkaria Iker Zubeldia eta Miren Amuriza bertsolariekin eta Mikel Salaberri akordeoilariarekin eta gauean afaria. Giro ederra izan zuten inauteriak akitzeko. Argazkiak: Ainara Mindegia
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.