Inauteriak 2023

Kontuen egunak izanen dituzte larunbatean Iturenen eta igandean Aurtitzen

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 2a, 12:00
Giro ederra izanen dute larunbatean Iturengo inauterietako kontuen egunean.

Inauteriak azken txanpan sartuak dira Aurtitz, Ituren eta Zubietan. Joaldunen hara-honat entzutetsuenak astelehenean eta asteartean egin zituzten eta asteazkenean kontuen eguna izan zuten Zubietan, Aurtitzen eta Iturenen bezala, puxka biltzen ibili ondotik. Larunbatean Iturenen eta igandean Aurtitzen eginen dituzte kontuak.

Egitarau zabala Iturenen larunbaterako

Iturenen otsailaren 4an izanen dute Kontuen Eguna, larunbatean, eta ohi bezala, egitarau zabala prestatu dute. Eguerdian dantzak eta herri kirolak izanen dituzte, bazkaria Iker Zubeldia eta Miren Amuriza bertsolariekin eta Mikel Salaberri akordeoilariarekin eta gauean afaria.

 

Aurtitzen zahar bazkaria larunbatean eta kontuak igandean

Aurtitzen zahar bazkaria eta dantzaldia izanen dute larunbatean. Igandean kontuen eguna izanen dute eta bazkaria, inauteriak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun