Inauteriak 2023

Inauteriak antolatzeko bilera ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 2a, 16:00

Inauterietan murgildua dago eskualdea, eta batzuetan jada pasatuak diren arren, bertzeetan oraindik ere antolaketa lanetan ari dira, tartean, Donezteben. Otsailaren 16an hasi eta 18ra bitartean izanen dira inauteriak bertan, eta egitaraua antolatzeko bigarren bilera eginen dute ortziralean. Hitzordua 20:00etan paratu dute udaletxean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun