Doneztebeko Euskaltegian izena emateko epea zabalik otsailaren 7ra arte

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 1a, 18:00

Klaseak aurrez aurre eta online hartzeko aukera izanen da

Doneztebeko Euskaltegiak euskarazko tituluak lortzeko ikastaroen matrikula epea zabaldu du. Klaseak aurrez aurre edo online izateko aukera eskaintzen dute.

Aurrez aurreko klaseetan bi titulu ateratzeko aukera izanen da. A1 tituluko klaseak astelehenetan 15:30etik 17:30era eta asteazkenetan 09:00etatik 11:00etara izanen dira. B2 tituluko klaseak, berriz, astelehen eta asteazkenetan 17:30etik 19:30era. Online klaseetan maila guztiak landuko dituzte eta astero ordubeteko tutoretza izanen da.

Izena emateko epea otsailaren 7ra arte dago zabalik. Interesatuek 948 451 555 telefono zenbakira deitu edo malerreka@ikaeuskaltegiak.eus korreora idatzi beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun