Hondarreko egunak
Inauterietako egunik potenteenak, batez ere kanpotarrei begira, pasatu direla erran daiteke, baina oraindik badute zer ospatu Aurtitzen, Iturenen eta Zubietan. Otsailaren 1ean, asteazkenean kontuen eguna izanen dute Zubietan. Goizean puska biltzea eta gosaria izanen dute eta arratsaldean joaldunak aterako dira. Iturenen bazkaria Kristian akordeoilariarekin, ilunabarrean puska biltzea eta afaria. Aurtitzen bazkaria, puska biltzea eta afaria.
Otsailaren 4an, larunbatean eginen dituzte kontuak Iturenen. Eguerdian dantzak eta herri kirolak izanen dituzte, bazkaria Iker Zubeldia eta Miren Amuriza bertsolariekin eta Mikel Salaberri akordeoilariarekin eta gauean afaria. Aurtitzen zahar bazkaria eta dantzaldia.
Otsailaren 5ean, igandean izanen dute kontuen eguna Aurtitzen. Bazkaria eta inauterien akabaila.