Malerrekako pilota txapelketako elite eta senior mailako finalerdiak jokatuko dituzte asteazkenean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 31a, 15:00
Oian Canabal igantziarrak elite mailako finalerdia jokatuko du, Labaka ordezkatuz. BeƱat Apezetxea goizuetarra izanen du arerio aitzineko koadroetan.

Labakaren ordez sartu den Oian Canabal igantziarrak, Beñat Apezetxea goizuetarrak eta Ugaitz Elizalde iturendarrak elite mailako finalean sartzeko aukera izanen dute

Doneztebeko Erreka pilota elkarteak antolatutako eskuz binakako 21. Pilota txapelketako elite eta senior mailako finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 2an, asteazkenean 18:00etan hasita, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Lehenik, elite mailakoa ariko dira eta ondotik, senior mailakoak.

Elite mailako lehen finalerdian, Tolosako Labakaren ordez ariko den Oian Canabal igantziarra (Oberena) eta Cuairan (Erreka), Goizuetako Beñat Apezetxea (Erreka) eta Mundarroko Lizeagaren kontra ariko dira. Bigarren partidan, Zugarraldeko Ugaitz Elizalde iturendarra eta Irurita (Oberena), Oberenako Oskoz eta Lazkozen kontra ariko dira.

Senior mailan, berriz, Paz Zigandako Lakabe eta Peñalver, Mikelarena (Buruzgain) eta Oberenako Unax Apezetegia elizondoarraren kontra ariko dira. Bigarrenean, Oberenako Oier Ariztegi lekaroztarra eta Lapkeko Erle, Epeko Olaizola eta Odriozolaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun