Inauteriak 2023

Iturengo plazan elkartu dira joaldunak eta mozorroak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 30a, 17:30

Goizean goizetik joare soinua nagusi izan da Malerrekan. Pasa den astean hasi ziren inauteriak, baina, gaur izan dute Iturenen egun haundia; aurtiztarren eta zubietarren bisita izan dute. 

Argazkiak eta bideoak: Ainara Mindegia eta Alicia del Castillo. 

Eguna hasteko gosaritarako elkartu dira nor bere herrian. Ondotik, zubietarrak Iturenerako bidea hasi dute, tartean Aurtizen geldialdia egin eta bertako joaldunekin elkartuz. Ondotik, denak elkarrekin Iturenerako bidea hartu dute. Bertan, Iturengo Latsaga auzoan elkartu dira denak, eta ondotik Iturengo plazara joan dira. Han lehertu da besta joaldun eta mozorroekin. 

Bihar aurtiztarrak eta iturendarrak izanen dira Zubietara joanen direnak. 

Bideoan, Aurtizko joaldunak, herrian barna itzulia egiten. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun